2007/11/27

Bakarrizketak gaztetxean abenduaren 1ean

Abenduaren 1ean Bakarrizketak izango dira gaztetxean Kirkil matxinsaltoren eskutik. Gaia, "Sobre los prejuicios del tabaco" izango da. Ordua, arratsaldeko 19:00ak. Animatu bertara!!!

2007/11/22

Asteburuan ekimenak izango dira herrian

Zumarraga Urretxuko Gaztetxean:


-Azaroak 24 Larunbata Gaueko 22.30etan KONTZERTUA:

Dyrty Shadow + Atrastazos



-Azaroak 25, Igandea 19:00etan ZINEKU:

Mulholland Drive

2007/11/15

Martuteneko presoen pintura eta eskultura erakusketa gaur inauguratuko dute Urretxun

Gara.net:

Gaur, arratsaldeko 19.00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu erakustokian Martuteneko presoen pintura eta eskultura erakusketaren inaugurazio ekitaldia izango da. Mari Kruz eta Arantxa Azkue Goenaga ahizpa mojek hemeretzigarren ikasturtea dute aurtengoa Donostiako Martuteneko kartzelan presoei pintura eta ingeles ikastaroak ematen. Erakusketa honetan emaitzak ikus daitezke: presoen itzaleko lanak, margolanak eta artelanak.