2007/12/15

333 izan da Ulonen zozketaren zenbaki sariduna!!!

Aurtengoan ere KKinzonak, bere zita espiritualari hutsik egin gabe, sekulako zozketa burutu du Santa Lutziko feria gogoangarrian. Aurtengoan, zurrumurruek Peio Gonzalez zozketatu behar genuela bazioten ere, azkenean "Uloong" txerri miresgarri eta iaioa zozketatu genuen.

Xabier Plazaola gaztearen eskutik jazotako Tongo itzela salatu bazen ere, zozketa garbia izan zela ziurtatu zuten bertaratu ziren nazioarteko begiraleek. Txarliren esku bekatariak ateratako zenbaki erdi satanikoak txistuak eta oihuak sortu zituen jendartearengan. Txerria Jon Plazaolari tokatu zitzaiola jakin zenean (zozketa aurrera eramamn zuenaren anaia, zeinak jon-i errifak gorde zizkion.....) istiluak kaleetara hedatu ziren, goizeko ordu txikiak arte ertzaintzarekin jo ta su aritu zirelarik gazte frustratuak.

Txerria Eguzkitza baserrira onik iritsi zen azkenik, pikete ezberdinak gainditu ostean (Etxeberrin hildakoak izan ziren eskirol txerrizaleen pikete latzetan). Hala ere, otsoa etxean aurkitu behar!! Jon Plazaola txerriaren JABEAK (esklabista!) izena aldatu nahi omen dionaz enteratu gara gure sede klandestino eta sekretuan. Jakin dezala Jon jaun txit gorenak, KKinzona komandoak bidali ditugula jada txerria askatzera, berak ez baitu eskubiderik Uloong maitakorrari izena aldatzeko.

Plazaola sendiak igorritako komunikatu batean txerriari bizitza on bat emateko asmoa agertu dute, eta egoerarik onenean haziko dutela azpimarratu. Hala ere, dudak daude biharko egunean jasango duen etorkizunari buruz.

P.D: Jonek txerriari jarri nahi dion izena Lutxi da.

P.D.2:Bidali SMS bat Jonputotxori_kkinzona 7777ra Jonek txerriaren izena bertan behera uztea nahi badezu.

2007/12/02

Zumarraga Urretxuko AHT gelditu! elkarlanaren bilerak ostiralero burutzen dira gaztetxean

AHT gelditu! elkarlanaren bilerak, ostiralero 16:30etan gaztetxean. Animatu eta geldi dezagun guztion artean AHTa!!!!!

2007/11/27

Bakarrizketak gaztetxean abenduaren 1ean

Abenduaren 1ean Bakarrizketak izango dira gaztetxean Kirkil matxinsaltoren eskutik. Gaia, "Sobre los prejuicios del tabaco" izango da. Ordua, arratsaldeko 19:00ak. Animatu bertara!!!

2007/11/22

Asteburuan ekimenak izango dira herrian

Zumarraga Urretxuko Gaztetxean:


-Azaroak 24 Larunbata Gaueko 22.30etan KONTZERTUA:

Dyrty Shadow + Atrastazos



-Azaroak 25, Igandea 19:00etan ZINEKU:

Mulholland Drive

2007/11/15

Martuteneko presoen pintura eta eskultura erakusketa gaur inauguratuko dute Urretxun

Gara.net:

Gaur, arratsaldeko 19.00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu erakustokian Martuteneko presoen pintura eta eskultura erakusketaren inaugurazio ekitaldia izango da. Mari Kruz eta Arantxa Azkue Goenaga ahizpa mojek hemeretzigarren ikasturtea dute aurtengoa Donostiako Martuteneko kartzelan presoei pintura eta ingeles ikastaroak ematen. Erakusketa honetan emaitzak ikus daitezke: presoen itzaleko lanak, margolanak eta artelanak.

2007/10/29

AHTren obrak egiten «2008ko lehen asteetan» hasiko dira

GoierrikoHitzan albiste hau aurkitu dugu. Intersgarri bezain lazjgarria da. SAKATU TITULUAN ALBISTERA JOATEKO. Gaztesarean ere berri hau landu dute: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=9289 (kopiatu helbide hau).

2007/10/19

Gaztetxeko urteurreneko bideoa

[youtube=http://es.youtube.com/watch?v=5lv0-ftyMKE]

2007/10/15

Kamaradak ekimen berria

Bada nazioarteko ekimen berri bat kamaradak izena duena, Informazio gehiagorako sakatu tituluan

2007/10/10

Kartzeletan egiten den borrokaren kronika

Izenburuan sakatu eta orrialde horretan aurki daiteke kartzeletan presoek egiten duten borrokaren azken kronika. Benetan interesgarria da, oso gutxi baitakigu pareta sendoegi horien bestaldean aurrera eramaten diren protestei buruz. Irakurri eta zabaldu!!

Aste honetarako ekintzak

Ostegunean mobilizazioak 12etan eta 20etan Potrosetik.

Ostegun gauean Tigres del Norte ikustera autobusa 21etan.

Ostiralean 22:30etan Los niños del vulebard kontzertua gaztetxean.

Igandean 19etan The warriors pelikula ZINEKUn.

2007/10/06

Cómo la estructura ritual del noticiero de televisión formatea nuestras mentes (Rebelion.org-ko albistea)

Rebelión.org helbidean erreportai interesgarri hau aurki dezakegu. Sakatu tituluan bertara joateko.

2007/10/04

Drogen inguruko hitzaldia izango da Urretxu-Zumarragako gaztetxean urriaren 5ean

Drogak, ezinezko debekua lelopean hitzaldia antolatu dute ostiralerako Urretxu-Zumarragako gaztetxean. Luis Otero izango da hizlaria eta arratsaldeko 19,00etan hasiko da.

KKinzona news:


Urriaren 5ean, ostirala, Drogak, ezinezko debekua hitzaldia burutuko da Urretxu-Zumarragako gazteleKUan. Luis Otero kazetari eta idazlearen eskutik, gai korapilatsu honen gainean eztabaidatuko dute gazteek arratsaldeko 7etatik aurrera. Animatu eta azaldu!!

2007/09/27

Urretxuko GazteleKUak irabazi du aurtengo euskal jaiko karroza lehiaketa

argazkiak
Urretxuko jaietako karroza desfileko argazkiak!!

2007/09/14

KKinzonako irratsaioak aste honetan berrekingo diote beren bideari

Aste honetatik aurerera irratsaioak berriro ekingo diote beren lanari udako geldialdiaren ostean. Hala ere, oraindik hutsune gehiegi ditu gure programazioak, eta animatu zaitezte parte hartzera!!

2007/09/09

Astelehenean 20etan GazteleKUn bilera

Irratiaren eta orohar, kkinzona proiektuaren kurtso politiko-agronomo berriaz mintzatu eta hau zehazteko. Azaldu!!!

2007/08/01

Bat Bikoa

Gogoratu entzule guztiei, uda partean asteazken eta ostiral goizetan, 11etan programa dugula irratian, Goiz Magazin zirraragarri bat, Jon Mcewen eta Alex Scorseserekin. Gozatu eta deitu!

2007/07/24

2007/07/23

Udarako sargoria

Udarako sargoria bereak eta bi egiten ari den honetan, kkinzonak bere bero tanttoa gehitu nahi dio estropizio beraniegoari. Hondartzetako areiez egindako gazteluak puskatzeko garaia da, lagunok, eta kkinzonak udan ere alea atera dezakeela erakusteko garai. Norbaitek mezu hau ikusiz gero, zerbait idatzi dezala.

2007/06/28

Bagatoz indar biziz!

KKinzona berriro ere abian da, azken hilabeteko geldialditxoaren atzetik, berriro ere gogo biziz ekingo diogu gure proiektu amankomun honi; guztion bihotzetatik atera eta munduan barrena usain txarra banatzen dabilenari, hain zuzen.
Gure aldetik, ba geldialditxo honek min eman badizue, ba ezer ere ez sentitzen ez dugula adierazi behar dizugu. Ba hori, adi berriei, mundua irauliko dugu eta!

2007/06/01

Gaztetxearen 5. urteurrena

Hilabete osoan zehar Gaztetxeko urteurrenaren ospakizunak izango dira. Animatu eta parte hartu!!!

2007/05/22

Ostiral gauetan saio berri bat izango da

Oraindik izena jarri ez badiote ere, ostiralk gauean mahai inguru filosofiko-soziologiko bat egongo da, horretarako fi¡losofo bat eta soziologo baten laguntza izanik. Lehenengo ostiral honetan, gizakiak gizarte eta estatuan jokatzen duen paperaz arituko dira, eta bigarren gai modura gizarteetan hauteskundeek jokatzen duten paperaz ere saiatuko gara sakontzen. Buenop, denak animatu ostiral gauean irartsaioa entzutera!"

2007/05/21

Kalean da Kkinzona berria

Kkinzona berria kalean da, beti bezain testu eta komiki freskoekin. Erosi mekauen zotz!! Oraingo alean, KKpirriren testu bortitz gehiago, Kñunen komiki latz bezain krudelak, Hitzakkren eta Kklardoren gogoetak, Kkzuri kondearen komiki satirikoak eta askoz ere gehiago aurkituko dituzu 1,5 € prezio irrigarrian.

2007/04/17

Hasi dira KKinzona irratiko emisioak!!!

KKinzona irratiak hasi ditu jada bere emisioak eta oraingoz, hau da ordutegia:

-Astelehenetan: 19:00etatik 20:00etaraBerdin Do-ren irratsaioa

-Asteazkenetan: 22:00etanNo le olemos el ojete a los monos

-Osteguna: 19:00etanGazte Asanbladaren saioa

-Igandeetan: 21:00etan Jokoz kanpo eta 22:30etanKomunzuloko berriak

Barka, baina informazio osatuagoa dugunean eskainiko dizuegu hemen.
Eta saiorik ez dagoenean, musika izango da, 24 orduz.

Entzun Kkinzona irratia!!!!

2007/04/03

AHTaren aurkako atxikimenduak

AHT gelditu! elkarlana atxikimenduak biltzen ari da sasi-garapena ekarriko duen munstrotzar honen aurka. Eman zuk ere zurea!


Egin klik hemen

2007/03/30

Askatasunak Urola Garaiko balantze errepresiboa aurkeztuko du apirilean


Otamotzeko web orrian irakurritako albistea






Urretxu-Zumarragako Askatasunak, Urola Garaiak urritik-martxora pairatu duen ekinbide errepresiboaren inguruko dosierra kaleratuko du apirilean. Bertan Urretxu, Zumarraga eta Legazpik azken 6 hiletan zehar pairatu duten egoera errepresiboa analizatu eta honen inguruko datuak azalduko ditu Askatasunak.

Balantze errepresibo honen xedea, gure herriek azken urte erdian pairatu behar izan duten egoera larria salatzea da. Bertan, egin diren errepide kontrolen inguruko datuak azalduko dira eta baita ere kontrol hauei buruz xehetasunak: zein indar polizialak egin duen, zenbat auto erabili dituen, lekua, ordua...

Herri mugimenduaren aurkako erasoez ere mintzatuko da eta urritik martxorako kronologia egingo du azken erasoak gogora ekarriz: Aldiri eta Amalurreko miaketak, abenduaren 20ko mobilizazio egunaren debekua, Arantza etxe okupatuaren desalojoa...

Kalean, hau da, errepide kontrolez kanpo burutu diren identifikazioen zerrenda ere kaleratuko du Askatasunak bere balantzean.

Azken 6 hiletan gure herriek bizi izan duten egoera errepresiboak orain arte zenbatutako edozein datu txiki utzi du. Bost aldiz baino gehiago dela ere esan dezakegu. Egoera honen aurrean ALARMA GORRIA piztu nahi du berriz ere Askatasunak.

2007/03/27

Adierazteko bide berriak

Albiste hau gaurko egunkari batean eskaini digute:

Noticias de Gipuzkoa


TEKNOLOGIA berriei esker, edonork bere iritzia eta bere jardunari buruzko informazioa modu errezean mundu osora zabaltzeko aukera du. Urretxu eta Zumarragako Gazte Asanbladaren inguruan mugitzen direnek oso argi ikusi dute hori eta komunikazio egitasmo multimedia jarri dute abian. Lehenengo KK in'zona aldizkaria sortu zuten, gero izen bereko web orria eta, orain, irratia. Azken hau ostiral honetan aurkeztuko dute, 19.00etan hasita, Urretxuko Gaztelekun.

2007/03/26

Iraultza hastera doa; irratiaren aurkezpena

Zumarraga Urretxuk sekula ezagutu duen iraultzarik eder eta sakonena ostiral honetan emango da ezagutzerea. KKinzonak, Irratiaren aurkezpena burutuko du gaztetxean, arratsaldeko 7etan. Larunbat gauetan hainbeste hitz egin den gai hau benetan zertaz doan jakin nahi baduzu, badakizu, azaldu zaitez Ostiral honetan 7etan gaztetxean!

Iraultza hastera doa!!!

2007/03/24

Kalean utzi baino lehen ADN aztarnak hartu dizkiote Barakaldon atxilotutako gazte bati

Itzubaltzeta/UKberri

Romoko G.F. gaztea askatu dute gaur 14:50ean, Barakaldoko epaitegietan epailearen aurrean deklaratu eta magistratuaren ongi iritziarekin Espainiako Poliziak ADN aztarnak hartu ostean. Gaztea atzo eguerdian atxilotu zuten kalez jantzitako hainbat polizik Barakaldoko Dorretxea gaztetxearen eraispenaren ostean edukiontzi batzuk gurutzatu zituelakoan. Poliziaren arabera, G.F. "in fraganti" hartu zuten "kale istiluak" eragiten eta, gainera, "erresistentzia" jarri ei zuen. G.F.k, berriz, azaldu du meategi unibertsitate eskolara ikastera zihoala atxilotu zutela eta ez zuela erresistentziarik jarri. Atxiloketa hori eta Dorretxea gaztetxea bota izana salatzeko Itzubaltzeta gaztetxeak manifestazioa antolatu du gaurko, 20:00etan, Kolas plazan. Era berean, etzi, larunbatean, hainbat jardueretan parte hartzera deitu du: goizeko 9etan, gaztetxetik mendi txangoa Gorbeiara; 14:30ean, Leioako Gazte Eguneko herri bazkaria eta bestelako jarduerak; 20:00etan, Barakaldoko Bide Onera plazan Dorretxea gaztetxearen aldeko manifestazioa.

2007/03/23

MCC eta kooperatibismo faltsua!

Azken hilabeteetan larriki kezkatzen gaitu MCCko eskualdeko hainbat teknokratek kooperatibismo faltsuaren apologia egitea. Hasteko; uste dugu gazte bat hartu, urtebetean esplotatu, gero bota eta denora batera berriro hartzea (fijo ez egiteagatik) ez dela kooperatibismoa; kacikismoa baizik. Herriari MCCko sail bat eskualdean jarri behar dela esatea botu gehiago lortzeko lotsagarria da ere. Ez zaituztegu zuek aberatsago egingo; guk lan bat nahi dugu, lan duin bat. Frigorifikoak produzitzen dituzue lagileen eskubideak kongelatzeko, baina jakin ezazue eskartxa zuen sudur puntaraino iritsiko dela berandu baino goizago, eta soplete bat jarriko dugula kilometro batetara pixkanaka urtzen joateko.

Goraintziak Urretxu-Zumarragako teknokrata jubilatu eta jubilatu gabeei. Galdera bat, MCC PNVko adar bat da edo ez? Zer dela eta joaten da erregea plantak inauguratzera? zergatik matrikulatzeko DNI-a erakutsi behar da? zergatik horrelako dirutzak ordainduta kafeteriko pintxoak ez dizkigute ordaintzen? Ezker abertzalekoa izateko Kaja Laboralen kontu bat ireki behar al da? porroak erretzen dituenak ezingo al du inoiz bere zerrendetan agertu? Heroinomanoa baldin banaiz zergatik MCCk ez dizkit txuta garbiak ordaintzen? akaso limoiak Eroskin erosi behar al ditut?MCCk patrozinatzen al du Proyecto Hombre? Sartu zuen burua fagorreko lababajillas estropeatuenean eta sakatu botoi urdina, ea aklaratzen zareten, ze gu behintzat ez. Nosotros le vamos a comprar las cosas en Zimmer ta etzaionari gustatzen, goi mailako modulo bat egin dezala UGLEn eta villanueva aguantatu dezala.

Bukatzeko, hau al da zuek defenditzen dezuten aniztasuna?

2007/03/22

Gipuzkoa FM dardarka

Pantera Arrosaren Banda Sonorapean, Gipuzkoa FM ko putreak datorzkit gogora. Elurraldiak ezin du herrian usteltzen dagoen kaka ezkutatu, eta Gipuzkoa, benetan, soberan zaudete hemen. Kkinzona Irratia, herrian zuek ahal bezainbeste medioekin betetzea lortu ezin izan dezuten zuloa betetzera dator. Zuek egin nahi ez izan dezutena, guk egingo dugu; eta musutruk; dirua baino, buruhausteetan kobratuz. Mesedez, egin fabore bat eta emaiguzue pakea eta zuen materiala, herriak eskertuko dizue. Zehatzagoak izateko, transmisore bat eta eztakit, okurritzen zaizuen guztia jasoko genuke esker onez. Zoazte popatik hartzera! Zuen musika popero merke eta iraingarriarekin; gure belarriak ez daude zuen produktu mastikatua jasotzeko prest, eraman ezazue operacion Triunfo zuen etxera, eta han, sartu komunzuloko kaka pegoteen artean!

2007/03/19

Berriro ere Potros enparantza eta trafikoarekin bueltaka!

Berriro ere albiste zoragarriak daude potros enparantzarekin lotuta:

Egin klik hemen ikusteko



Berriro ere arazoak bi herrien artean dagoen plaza batekin; noiz bukatuko dira ba, arazo hauek? Zertara datoz obra hauek? mesedez, nahikoa da. hauteskunde kanpaina badirudi jada hasi dela eta bueno, gure herrietako alkateek, 4 urteetan zehar herritarrak izorratu ostean, tregua moduko bat sinatu eta plaza berritzeari ekin diote. zer dela eta? Ziur txantxulloren bat dutela
. KKinzonako kazetarioi zurrumurruak iritsi zaizkigu, Peio Gonzalez Irimora bidean txalet bat egiten ari denarena, eta hurbiltzen saiatu ginen, baina munizipal armatu batzuek ez ziguten pasatzen utzi.

Peio, zer darabilzu oraingo honetan? Ez zenuen Potrosen azpian jakuzzi pribaturen bat eraikiko ala?
Kkinzonatik, informatzen jarratuko dugu...










Potros enparantzako ohiko irudi bat

Ni disney txanel ni mierdas!

Albiste hau irakurtri aal izan dut goierrikohitza udaletxearen panfletoan eta lur eta zur utzi nau. Disney Chaneel!?ª!!!! ze pasada. Globalizazioa ikastolako ateraino iritsi zaigu oraingoan! Nola liteke, gure herrietako Telebista lokala hobetu beharrean horrelakoetan ibiltzea! UTBri buelta eman behar diogu, ez disney txanelleko mierdatan bueltaka ibili!


[kopiau hau helbideen barran albistea ikusteko]
http://www.goierrikohitza.info/hitza_n.php?herria=ZUMARRAGA&fetxa=2007-03-18&izena=p00008006&eskualdea=GOIERRI&produktua=GOIERRIKO

2007/03/18

Kkinzona News sortu da!

Gaur jainkoak mundua sortu zuenekoa bezain egun ona da, KKinzona.net web orrialdeak bere albiste zerbitzu berria auzkeztu duelako. Hemen Zumarraga-Urretxuko albiste esanguratsuenak bilduko ditugu, baina gure erara aztertuta, hau da, behar den moduan. Besterik gabe, aurrera kkinzona!