2007/03/30

Askatasunak Urola Garaiko balantze errepresiboa aurkeztuko du apirilean


Otamotzeko web orrian irakurritako albistea






Urretxu-Zumarragako Askatasunak, Urola Garaiak urritik-martxora pairatu duen ekinbide errepresiboaren inguruko dosierra kaleratuko du apirilean. Bertan Urretxu, Zumarraga eta Legazpik azken 6 hiletan zehar pairatu duten egoera errepresiboa analizatu eta honen inguruko datuak azalduko ditu Askatasunak.

Balantze errepresibo honen xedea, gure herriek azken urte erdian pairatu behar izan duten egoera larria salatzea da. Bertan, egin diren errepide kontrolen inguruko datuak azalduko dira eta baita ere kontrol hauei buruz xehetasunak: zein indar polizialak egin duen, zenbat auto erabili dituen, lekua, ordua...

Herri mugimenduaren aurkako erasoez ere mintzatuko da eta urritik martxorako kronologia egingo du azken erasoak gogora ekarriz: Aldiri eta Amalurreko miaketak, abenduaren 20ko mobilizazio egunaren debekua, Arantza etxe okupatuaren desalojoa...

Kalean, hau da, errepide kontrolez kanpo burutu diren identifikazioen zerrenda ere kaleratuko du Askatasunak bere balantzean.

Azken 6 hiletan gure herriek bizi izan duten egoera errepresiboak orain arte zenbatutako edozein datu txiki utzi du. Bost aldiz baino gehiago dela ere esan dezakegu. Egoera honen aurrean ALARMA GORRIA piztu nahi du berriz ere Askatasunak.

2007/03/27

Adierazteko bide berriak

Albiste hau gaurko egunkari batean eskaini digute:

Noticias de Gipuzkoa


TEKNOLOGIA berriei esker, edonork bere iritzia eta bere jardunari buruzko informazioa modu errezean mundu osora zabaltzeko aukera du. Urretxu eta Zumarragako Gazte Asanbladaren inguruan mugitzen direnek oso argi ikusi dute hori eta komunikazio egitasmo multimedia jarri dute abian. Lehenengo KK in'zona aldizkaria sortu zuten, gero izen bereko web orria eta, orain, irratia. Azken hau ostiral honetan aurkeztuko dute, 19.00etan hasita, Urretxuko Gaztelekun.

2007/03/26

Iraultza hastera doa; irratiaren aurkezpena

Zumarraga Urretxuk sekula ezagutu duen iraultzarik eder eta sakonena ostiral honetan emango da ezagutzerea. KKinzonak, Irratiaren aurkezpena burutuko du gaztetxean, arratsaldeko 7etan. Larunbat gauetan hainbeste hitz egin den gai hau benetan zertaz doan jakin nahi baduzu, badakizu, azaldu zaitez Ostiral honetan 7etan gaztetxean!

Iraultza hastera doa!!!

2007/03/24

Kalean utzi baino lehen ADN aztarnak hartu dizkiote Barakaldon atxilotutako gazte bati

Itzubaltzeta/UKberri

Romoko G.F. gaztea askatu dute gaur 14:50ean, Barakaldoko epaitegietan epailearen aurrean deklaratu eta magistratuaren ongi iritziarekin Espainiako Poliziak ADN aztarnak hartu ostean. Gaztea atzo eguerdian atxilotu zuten kalez jantzitako hainbat polizik Barakaldoko Dorretxea gaztetxearen eraispenaren ostean edukiontzi batzuk gurutzatu zituelakoan. Poliziaren arabera, G.F. "in fraganti" hartu zuten "kale istiluak" eragiten eta, gainera, "erresistentzia" jarri ei zuen. G.F.k, berriz, azaldu du meategi unibertsitate eskolara ikastera zihoala atxilotu zutela eta ez zuela erresistentziarik jarri. Atxiloketa hori eta Dorretxea gaztetxea bota izana salatzeko Itzubaltzeta gaztetxeak manifestazioa antolatu du gaurko, 20:00etan, Kolas plazan. Era berean, etzi, larunbatean, hainbat jardueretan parte hartzera deitu du: goizeko 9etan, gaztetxetik mendi txangoa Gorbeiara; 14:30ean, Leioako Gazte Eguneko herri bazkaria eta bestelako jarduerak; 20:00etan, Barakaldoko Bide Onera plazan Dorretxea gaztetxearen aldeko manifestazioa.

2007/03/23

MCC eta kooperatibismo faltsua!

Azken hilabeteetan larriki kezkatzen gaitu MCCko eskualdeko hainbat teknokratek kooperatibismo faltsuaren apologia egitea. Hasteko; uste dugu gazte bat hartu, urtebetean esplotatu, gero bota eta denora batera berriro hartzea (fijo ez egiteagatik) ez dela kooperatibismoa; kacikismoa baizik. Herriari MCCko sail bat eskualdean jarri behar dela esatea botu gehiago lortzeko lotsagarria da ere. Ez zaituztegu zuek aberatsago egingo; guk lan bat nahi dugu, lan duin bat. Frigorifikoak produzitzen dituzue lagileen eskubideak kongelatzeko, baina jakin ezazue eskartxa zuen sudur puntaraino iritsiko dela berandu baino goizago, eta soplete bat jarriko dugula kilometro batetara pixkanaka urtzen joateko.

Goraintziak Urretxu-Zumarragako teknokrata jubilatu eta jubilatu gabeei. Galdera bat, MCC PNVko adar bat da edo ez? Zer dela eta joaten da erregea plantak inauguratzera? zergatik matrikulatzeko DNI-a erakutsi behar da? zergatik horrelako dirutzak ordainduta kafeteriko pintxoak ez dizkigute ordaintzen? Ezker abertzalekoa izateko Kaja Laboralen kontu bat ireki behar al da? porroak erretzen dituenak ezingo al du inoiz bere zerrendetan agertu? Heroinomanoa baldin banaiz zergatik MCCk ez dizkit txuta garbiak ordaintzen? akaso limoiak Eroskin erosi behar al ditut?MCCk patrozinatzen al du Proyecto Hombre? Sartu zuen burua fagorreko lababajillas estropeatuenean eta sakatu botoi urdina, ea aklaratzen zareten, ze gu behintzat ez. Nosotros le vamos a comprar las cosas en Zimmer ta etzaionari gustatzen, goi mailako modulo bat egin dezala UGLEn eta villanueva aguantatu dezala.

Bukatzeko, hau al da zuek defenditzen dezuten aniztasuna?

2007/03/22

Gipuzkoa FM dardarka

Pantera Arrosaren Banda Sonorapean, Gipuzkoa FM ko putreak datorzkit gogora. Elurraldiak ezin du herrian usteltzen dagoen kaka ezkutatu, eta Gipuzkoa, benetan, soberan zaudete hemen. Kkinzona Irratia, herrian zuek ahal bezainbeste medioekin betetzea lortu ezin izan dezuten zuloa betetzera dator. Zuek egin nahi ez izan dezutena, guk egingo dugu; eta musutruk; dirua baino, buruhausteetan kobratuz. Mesedez, egin fabore bat eta emaiguzue pakea eta zuen materiala, herriak eskertuko dizue. Zehatzagoak izateko, transmisore bat eta eztakit, okurritzen zaizuen guztia jasoko genuke esker onez. Zoazte popatik hartzera! Zuen musika popero merke eta iraingarriarekin; gure belarriak ez daude zuen produktu mastikatua jasotzeko prest, eraman ezazue operacion Triunfo zuen etxera, eta han, sartu komunzuloko kaka pegoteen artean!

2007/03/19

Berriro ere Potros enparantza eta trafikoarekin bueltaka!

Berriro ere albiste zoragarriak daude potros enparantzarekin lotuta:

Egin klik hemen ikusteko



Berriro ere arazoak bi herrien artean dagoen plaza batekin; noiz bukatuko dira ba, arazo hauek? Zertara datoz obra hauek? mesedez, nahikoa da. hauteskunde kanpaina badirudi jada hasi dela eta bueno, gure herrietako alkateek, 4 urteetan zehar herritarrak izorratu ostean, tregua moduko bat sinatu eta plaza berritzeari ekin diote. zer dela eta? Ziur txantxulloren bat dutela
. KKinzonako kazetarioi zurrumurruak iritsi zaizkigu, Peio Gonzalez Irimora bidean txalet bat egiten ari denarena, eta hurbiltzen saiatu ginen, baina munizipal armatu batzuek ez ziguten pasatzen utzi.

Peio, zer darabilzu oraingo honetan? Ez zenuen Potrosen azpian jakuzzi pribaturen bat eraikiko ala?
Kkinzonatik, informatzen jarratuko dugu...










Potros enparantzako ohiko irudi bat

Ni disney txanel ni mierdas!

Albiste hau irakurtri aal izan dut goierrikohitza udaletxearen panfletoan eta lur eta zur utzi nau. Disney Chaneel!?ª!!!! ze pasada. Globalizazioa ikastolako ateraino iritsi zaigu oraingoan! Nola liteke, gure herrietako Telebista lokala hobetu beharrean horrelakoetan ibiltzea! UTBri buelta eman behar diogu, ez disney txanelleko mierdatan bueltaka ibili!


[kopiau hau helbideen barran albistea ikusteko]
http://www.goierrikohitza.info/hitza_n.php?herria=ZUMARRAGA&fetxa=2007-03-18&izena=p00008006&eskualdea=GOIERRI&produktua=GOIERRIKO

2007/03/18

Kkinzona News sortu da!

Gaur jainkoak mundua sortu zuenekoa bezain egun ona da, KKinzona.net web orrialdeak bere albiste zerbitzu berria auzkeztu duelako. Hemen Zumarraga-Urretxuko albiste esanguratsuenak bilduko ditugu, baina gure erara aztertuta, hau da, behar den moduan. Besterik gabe, aurrera kkinzona!