2007/12/15

333 izan da Ulonen zozketaren zenbaki sariduna!!!

Aurtengoan ere KKinzonak, bere zita espiritualari hutsik egin gabe, sekulako zozketa burutu du Santa Lutziko feria gogoangarrian. Aurtengoan, zurrumurruek Peio Gonzalez zozketatu behar genuela bazioten ere, azkenean "Uloong" txerri miresgarri eta iaioa zozketatu genuen.

Xabier Plazaola gaztearen eskutik jazotako Tongo itzela salatu bazen ere, zozketa garbia izan zela ziurtatu zuten bertaratu ziren nazioarteko begiraleek. Txarliren esku bekatariak ateratako zenbaki erdi satanikoak txistuak eta oihuak sortu zituen jendartearengan. Txerria Jon Plazaolari tokatu zitzaiola jakin zenean (zozketa aurrera eramamn zuenaren anaia, zeinak jon-i errifak gorde zizkion.....) istiluak kaleetara hedatu ziren, goizeko ordu txikiak arte ertzaintzarekin jo ta su aritu zirelarik gazte frustratuak.

Txerria Eguzkitza baserrira onik iritsi zen azkenik, pikete ezberdinak gainditu ostean (Etxeberrin hildakoak izan ziren eskirol txerrizaleen pikete latzetan). Hala ere, otsoa etxean aurkitu behar!! Jon Plazaola txerriaren JABEAK (esklabista!) izena aldatu nahi omen dionaz enteratu gara gure sede klandestino eta sekretuan. Jakin dezala Jon jaun txit gorenak, KKinzona komandoak bidali ditugula jada txerria askatzera, berak ez baitu eskubiderik Uloong maitakorrari izena aldatzeko.

Plazaola sendiak igorritako komunikatu batean txerriari bizitza on bat emateko asmoa agertu dute, eta egoerarik onenean haziko dutela azpimarratu. Hala ere, dudak daude biharko egunean jasango duen etorkizunari buruz.

P.D: Jonek txerriari jarri nahi dion izena Lutxi da.

P.D.2:Bidali SMS bat Jonputotxori_kkinzona 7777ra Jonek txerriaren izena bertan behera uztea nahi badezu.

1 comentario:

Unknown dijo...

plazaola familoiaren defentsan esan nahi dut ez zutela zozketako "tongoan" inolako erantzukizunik izan. eta txerria zu ta ni baina gustorago daola bere etxen, eun guztia jan ta lo beste in beharrik gabe.

Gora Euzkitza!