2008/01/18

KKinzonaren I.Futbito Txapelketa latzaren kronika

Berandu, baina hor doa txapelketaren kronika. Guztia goiz euritsu ba6tean hasi zen, Motxeko mahai batean, Purga, Mentxaka eta hirurok gosaltzen ari ginela. McRawren ideia azkar onartu zuen Mentxakak eta kostata bada ere burubelarri sartu ziren biak txapelketaren antolakuntzan. Ez ditugu hemen kontatuko atzeko entresijo guztiak, baina egun batzuetan eztabaida latzak izan genituen gaztetxeko mahaiean antolatzen hasten ez zirela ikusita eta zein lanpetuta zebiltzan ikusita. Baina bueno.

Gauzak horrela eta inork ez espero bezala, McRawren kanpaina informatibo-akoso-y derriboak 16 talde erakarri zituen, duela bi urtetatik antolatzen ez zen ohorearen duelo hartara. Esan beharra dago, taldeen izenak asmatzen sekulako lanak hartu zituztela gazteek: Zona ciego, Beritspeed, Zufi & cia., Buztangorri (m) eta (pm), bellota, palomero, kalamidadeak, age, scarface, Blim blim,..... latzak benetan. Giroa prest zegoen.

Txapelketa bikain hasi zen: ordutegi aldaketak, partiduak larunbat goizean eta lehen partiduko ekipo batean (ez dut bere izenaz gogoratu nahi) bost jokalari egonda, bik esginzea egin zuten. Txalogarria zen gaztetxeko kamarero bat (empieza por Berr... i akaba por ...otxoa) lurrean eserita, bere onena eman ostean, kideak baloia pasatu behar zionean. Goiz hartako kontuak urte luzetan kontatuko dira herriko txikiteroen artean.

Txapelketak aurrera jarraitu ahala, taldeak sailkapenean berdinduz joan ziren, lesioak etengabeak eta zailtasun handietakoak izan ziren, McRaw arbitro lanetan ikustea gozagarria zen, baita Xabi eta Moñi atezain lanetan ikustea, sekulako ikuslego entregatua pilatzen zen Aldiri Bonbonerako harmailetan.... txapelketak denetarako eman zuen. Aipamen berezia merezi du, Unai Perez gaztearen hazañak (Buztangorri (pm)ko kidea). Partidan zehar sorbalda atera ostean (oraindik nola jakin nahi genuke) eta kkinzona irratiko kide prestu baten bere autoan ospitalea zeramala, errepideko batxe batean sorbalda bere lekuan sartu zitzaion. Txalogarria benetan izpiritu ezkutuen parte hartze hori; gogoangarria.

Horrela ba, azken fasera iritsi ginen. Bertan, txapelketako talde onenak batu ziren, eta partidu errazenak izan zituztenak. Hor nabaritu zen aldea. Sekulako masakreak ikusi ziren Bonboneran.
Azkenean, Palomerok irabazi zuen txapelketa, eta San Juanak arte ipuina kakapilan sartzen da.

1 comentario:

Unknown dijo...

ze haundia izan zan txapelkta!
san juanetan geio ta hobeto! oningo tales bais a besar la lona! baina leno derbi bat bota berko deu ikastolan ta geo afaria aurreko baten bezela, baina oingon zuen kontua jungo dk!

K-lamidadeak!