2008/01/18

KKinzonaren I.Futbito Txapelketa latzaren kronika

Berandu, baina hor doa txapelketaren kronika. Guztia goiz euritsu ba6tean hasi zen, Motxeko mahai batean, Purga, Mentxaka eta hirurok gosaltzen ari ginela. McRawren ideia azkar onartu zuen Mentxakak eta kostata bada ere burubelarri sartu ziren biak txapelketaren antolakuntzan. Ez ditugu hemen kontatuko atzeko entresijo guztiak, baina egun batzuetan eztabaida latzak izan genituen gaztetxeko mahaiean antolatzen hasten ez zirela ikusita eta zein lanpetuta zebiltzan ikusita. Baina bueno.

Gauzak horrela eta inork ez espero bezala, McRawren kanpaina informatibo-akoso-y derriboak 16 talde erakarri zituen, duela bi urtetatik antolatzen ez zen ohorearen duelo hartara. Esan beharra dago, taldeen izenak asmatzen sekulako lanak hartu zituztela gazteek: Zona ciego, Beritspeed, Zufi & cia., Buztangorri (m) eta (pm), bellota, palomero, kalamidadeak, age, scarface, Blim blim,..... latzak benetan. Giroa prest zegoen.

Txapelketa bikain hasi zen: ordutegi aldaketak, partiduak larunbat goizean eta lehen partiduko ekipo batean (ez dut bere izenaz gogoratu nahi) bost jokalari egonda, bik esginzea egin zuten. Txalogarria zen gaztetxeko kamarero bat (empieza por Berr... i akaba por ...otxoa) lurrean eserita, bere onena eman ostean, kideak baloia pasatu behar zionean. Goiz hartako kontuak urte luzetan kontatuko dira herriko txikiteroen artean.

Txapelketak aurrera jarraitu ahala, taldeak sailkapenean berdinduz joan ziren, lesioak etengabeak eta zailtasun handietakoak izan ziren, McRaw arbitro lanetan ikustea gozagarria zen, baita Xabi eta Moñi atezain lanetan ikustea, sekulako ikuslego entregatua pilatzen zen Aldiri Bonbonerako harmailetan.... txapelketak denetarako eman zuen. Aipamen berezia merezi du, Unai Perez gaztearen hazañak (Buztangorri (pm)ko kidea). Partidan zehar sorbalda atera ostean (oraindik nola jakin nahi genuke) eta kkinzona irratiko kide prestu baten bere autoan ospitalea zeramala, errepideko batxe batean sorbalda bere lekuan sartu zitzaion. Txalogarria benetan izpiritu ezkutuen parte hartze hori; gogoangarria.

Horrela ba, azken fasera iritsi ginen. Bertan, txapelketako talde onenak batu ziren, eta partidu errazenak izan zituztenak. Hor nabaritu zen aldea. Sekulako masakreak ikusi ziren Bonboneran.
Azkenean, Palomerok irabazi zuen txapelketa, eta San Juanak arte ipuina kakapilan sartzen da.

2008/01/04

Kkinzona areto futbol txapelketako finala gaur jokatuko da


Zufi & cia. VS Palomero
Hori izango da final handia. Txapelketak denetarik eman du, eta gaur gauean, finalaren atzetik kronika bat argitaratuko dugu. kronika honetan jasoko ditugu txapelketako unerik latzgarrienak eta gozagarrienak. Animatu finalera, 6etan Aldiriko Bonboneran!!

2007/12/15

333 izan da Ulonen zozketaren zenbaki sariduna!!!

Aurtengoan ere KKinzonak, bere zita espiritualari hutsik egin gabe, sekulako zozketa burutu du Santa Lutziko feria gogoangarrian. Aurtengoan, zurrumurruek Peio Gonzalez zozketatu behar genuela bazioten ere, azkenean "Uloong" txerri miresgarri eta iaioa zozketatu genuen.

Xabier Plazaola gaztearen eskutik jazotako Tongo itzela salatu bazen ere, zozketa garbia izan zela ziurtatu zuten bertaratu ziren nazioarteko begiraleek. Txarliren esku bekatariak ateratako zenbaki erdi satanikoak txistuak eta oihuak sortu zituen jendartearengan. Txerria Jon Plazaolari tokatu zitzaiola jakin zenean (zozketa aurrera eramamn zuenaren anaia, zeinak jon-i errifak gorde zizkion.....) istiluak kaleetara hedatu ziren, goizeko ordu txikiak arte ertzaintzarekin jo ta su aritu zirelarik gazte frustratuak.

Txerria Eguzkitza baserrira onik iritsi zen azkenik, pikete ezberdinak gainditu ostean (Etxeberrin hildakoak izan ziren eskirol txerrizaleen pikete latzetan). Hala ere, otsoa etxean aurkitu behar!! Jon Plazaola txerriaren JABEAK (esklabista!) izena aldatu nahi omen dionaz enteratu gara gure sede klandestino eta sekretuan. Jakin dezala Jon jaun txit gorenak, KKinzona komandoak bidali ditugula jada txerria askatzera, berak ez baitu eskubiderik Uloong maitakorrari izena aldatzeko.

Plazaola sendiak igorritako komunikatu batean txerriari bizitza on bat emateko asmoa agertu dute, eta egoerarik onenean haziko dutela azpimarratu. Hala ere, dudak daude biharko egunean jasango duen etorkizunari buruz.

P.D: Jonek txerriari jarri nahi dion izena Lutxi da.

P.D.2:Bidali SMS bat Jonputotxori_kkinzona 7777ra Jonek txerriaren izena bertan behera uztea nahi badezu.

2007/12/02

Zumarraga Urretxuko AHT gelditu! elkarlanaren bilerak ostiralero burutzen dira gaztetxean

AHT gelditu! elkarlanaren bilerak, ostiralero 16:30etan gaztetxean. Animatu eta geldi dezagun guztion artean AHTa!!!!!

2007/11/27

Bakarrizketak gaztetxean abenduaren 1ean

Abenduaren 1ean Bakarrizketak izango dira gaztetxean Kirkil matxinsaltoren eskutik. Gaia, "Sobre los prejuicios del tabaco" izango da. Ordua, arratsaldeko 19:00ak. Animatu bertara!!!

2007/11/22

Asteburuan ekimenak izango dira herrian

Zumarraga Urretxuko Gaztetxean:


-Azaroak 24 Larunbata Gaueko 22.30etan KONTZERTUA:

Dyrty Shadow + Atrastazos



-Azaroak 25, Igandea 19:00etan ZINEKU:

Mulholland Drive

2007/11/15

Martuteneko presoen pintura eta eskultura erakusketa gaur inauguratuko dute Urretxun

Gara.net:

Gaur, arratsaldeko 19.00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu erakustokian Martuteneko presoen pintura eta eskultura erakusketaren inaugurazio ekitaldia izango da. Mari Kruz eta Arantxa Azkue Goenaga ahizpa mojek hemeretzigarren ikasturtea dute aurtengoa Donostiako Martuteneko kartzelan presoei pintura eta ingeles ikastaroak ematen. Erakusketa honetan emaitzak ikus daitezke: presoen itzaleko lanak, margolanak eta artelanak.

2007/10/29

AHTren obrak egiten «2008ko lehen asteetan» hasiko dira

GoierrikoHitzan albiste hau aurkitu dugu. Intersgarri bezain lazjgarria da. SAKATU TITULUAN ALBISTERA JOATEKO. Gaztesarean ere berri hau landu dute: http://www.gaztesarea.net/info/berria.php?id=9289 (kopiatu helbide hau).

2007/10/19

Gaztetxeko urteurreneko bideoa

[youtube=http://es.youtube.com/watch?v=5lv0-ftyMKE]