2007/03/30

Askatasunak Urola Garaiko balantze errepresiboa aurkeztuko du apirilean


Otamotzeko web orrian irakurritako albistea






Urretxu-Zumarragako Askatasunak, Urola Garaiak urritik-martxora pairatu duen ekinbide errepresiboaren inguruko dosierra kaleratuko du apirilean. Bertan Urretxu, Zumarraga eta Legazpik azken 6 hiletan zehar pairatu duten egoera errepresiboa analizatu eta honen inguruko datuak azalduko ditu Askatasunak.

Balantze errepresibo honen xedea, gure herriek azken urte erdian pairatu behar izan duten egoera larria salatzea da. Bertan, egin diren errepide kontrolen inguruko datuak azalduko dira eta baita ere kontrol hauei buruz xehetasunak: zein indar polizialak egin duen, zenbat auto erabili dituen, lekua, ordua...

Herri mugimenduaren aurkako erasoez ere mintzatuko da eta urritik martxorako kronologia egingo du azken erasoak gogora ekarriz: Aldiri eta Amalurreko miaketak, abenduaren 20ko mobilizazio egunaren debekua, Arantza etxe okupatuaren desalojoa...

Kalean, hau da, errepide kontrolez kanpo burutu diren identifikazioen zerrenda ere kaleratuko du Askatasunak bere balantzean.

Azken 6 hiletan gure herriek bizi izan duten egoera errepresiboak orain arte zenbatutako edozein datu txiki utzi du. Bost aldiz baino gehiago dela ere esan dezakegu. Egoera honen aurrean ALARMA GORRIA piztu nahi du berriz ere Askatasunak.

No hay comentarios: