2007/03/23

MCC eta kooperatibismo faltsua!

Azken hilabeteetan larriki kezkatzen gaitu MCCko eskualdeko hainbat teknokratek kooperatibismo faltsuaren apologia egitea. Hasteko; uste dugu gazte bat hartu, urtebetean esplotatu, gero bota eta denora batera berriro hartzea (fijo ez egiteagatik) ez dela kooperatibismoa; kacikismoa baizik. Herriari MCCko sail bat eskualdean jarri behar dela esatea botu gehiago lortzeko lotsagarria da ere. Ez zaituztegu zuek aberatsago egingo; guk lan bat nahi dugu, lan duin bat. Frigorifikoak produzitzen dituzue lagileen eskubideak kongelatzeko, baina jakin ezazue eskartxa zuen sudur puntaraino iritsiko dela berandu baino goizago, eta soplete bat jarriko dugula kilometro batetara pixkanaka urtzen joateko.

Goraintziak Urretxu-Zumarragako teknokrata jubilatu eta jubilatu gabeei. Galdera bat, MCC PNVko adar bat da edo ez? Zer dela eta joaten da erregea plantak inauguratzera? zergatik matrikulatzeko DNI-a erakutsi behar da? zergatik horrelako dirutzak ordainduta kafeteriko pintxoak ez dizkigute ordaintzen? Ezker abertzalekoa izateko Kaja Laboralen kontu bat ireki behar al da? porroak erretzen dituenak ezingo al du inoiz bere zerrendetan agertu? Heroinomanoa baldin banaiz zergatik MCCk ez dizkit txuta garbiak ordaintzen? akaso limoiak Eroskin erosi behar al ditut?MCCk patrozinatzen al du Proyecto Hombre? Sartu zuen burua fagorreko lababajillas estropeatuenean eta sakatu botoi urdina, ea aklaratzen zareten, ze gu behintzat ez. Nosotros le vamos a comprar las cosas en Zimmer ta etzaionari gustatzen, goi mailako modulo bat egin dezala UGLEn eta villanueva aguantatu dezala.

Bukatzeko, hau al da zuek defenditzen dezuten aniztasuna?

No hay comentarios: